top of page

EGUN USTEKABEA

EL DÍA IMPREVISTO

 

     LARRAINTZAR IKASTETXEKO MIKROIPUIN LEHIAKETAN IRABAZLE ETA 2021ko "MIRU" ALDIZKARIAN AGERTUA

     GANADOR DEL CONCURSO DE MICROCUENTOS DEL COLEGIO DE LARRAINTZAR Y PUBLICADO EN LA REVISTA "MIRU" DEL AÑO 2012

EGUN USTEKABEA (berridatzia)

 

     Egun hori nire bizitzako egun onena izango zela pentzatu nuen. Galtza berriak estrenatu behar nituen eta hamarretakorako hainbeste gustoko nituen Oreo gaileten pakete oso bat neukan. Gero, eguerdian, matematikako azterketa neukan, eta dena oso ongi ikasita nuen. Arratsaldean, musikan, urteko klaserik aspergarriena izango genuela esan zigunez irakasleak, bakarrik garrantzirik gabeko txapa bat botako zigula pentsatuta nuen. Ondoren, esku-pilota neukan, eta asteburuan irabazi genuen txapelketaren saria jason behar nuen nire bikotearekin batera. Azkenik, arratsalde gauean bolerara joan behar nintzen nire familiarekin. Hori bai eguna!

 

     Baina, egun horretan, askoi noizbait gertatu zaiguna iritsi zitzaidan, hots, egunean zeharreko gertakizunak guztiz aldatu ziren nik pentsatu izandakoarekiko. Hasteko, galtza berriak zikindu eta belaunaldean zulatu nituen. Gainera, goizean hamarretakoa motxilara sartzea ahaztu zitzaidan. Matematikako azterketari buruz… hobe ezer ez esatea. ¡Eta honela egun osoan zehar! Musika klasea azpergarria baina, gainera, zaila izan zen; esku-pilotako sariak ez zituzten ekarri entrenamendura; eta bolera itsita zegoen hara joan ginenean.


     Azkenean, hortzik gabeko lehoi bat baino tristeago amaitu nuen egun ustekabe —eta, nire iritziz, ere traidore— hori.

2012ko martxoaren 15a

bottom of page